Elena Laka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Laka

Topaguneko presidente

2014 - 2019
Bizitza
JaiotzaEibar1966ko otsailaren 23a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaBergara
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Lan nabarmenak
KidetzaTopagunea Euskara Elkarteen Federazioa

Elena Laka Muñoz (Eibar, 1966ko otsailaren 23a) abokatu, gizarte-eragile eta hedabideetako iruzkingile euskalduna da. 2014. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea da. Abokatu bulegoa Eibarren dauka, eta bizilekua Bergaran.

Abokatutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abokatu bezala bere jardunak zuzenbide zibilaren eta penalaren inguruan eramaten ditu, baita judizioetan aholkua eta defentsa eramaten ere. Besteak beste, 2016an Eibarren euskaraz eginiko lehen epaiketa burutu ahal izan zuen.[1]

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideetan, ETBko Azpimarra saioan iruzkingile izan da,[2] eta baita Goienkaria aldizkarian zutabegile ere, besteak beste.[3]

Euskalgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara elkarteen munduan aktibista eta partaide izan da, Eibarko Eta Kitto elkartean edo Bergarako Jardun Euskara Elkartean. 2014. urtean Topagunearen presidente hautatu zuten, eta Mikel Irizar ordezkatu zuen postu horretan.[4]

2018. urtean, Euskaraldiaren antolakuntzan aritu zen buru-belarri.[5][6]

« Euskaraldia sekulako pausoa izan da euskalgintzarentzat eta herri honentzat: lurralde osoan egin da, elkarlanerako balio izan du, eta konfiantza sortu du. »

Elena Laka[7]


Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergarako Musika Eskolan organoa jotzen ikasi zuen Aitor Olearen eskutik,[8] eta harrezkero bere presentzia ohikoa da instrumentu honen musika emanaldietan.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]